ASTEKARIA

2015eko Urriaren 13a



Gaur lehengo kontaktua izan dugu irakaslearekin. Hasteko, azaldu digu zelan joango da irakasgaia, hau da, nola ebaluatuko duen, zer egingo dugun berarekin…

Jarraitzeko, fitxa bat egin dugu gure datu pertsonalekin, ze esperientziak ditugun hezkuntza arloan eta ze esperientziak IKT-rekin.

Hori egin eta gero, galdetegi bat egin dugu binaka IKT-ei buruz dakigunaz. Klasea bukatu denez hor utzi dugu eta hurrengo klasean jarraitu dugu komentatzen guztion artean ipini duguna. Josune gauza batzuk azaldu dizkigu horri buruz, eta hobetu dugu galdetegia.

Gero hasi gara gmailarekin zer gauzak egin ditzakegu, adibidez etiketak ipintzen, filtroak, email-ak bilatzen…

Gaurko klasean ikasi dut hainbat gauza gmailari buruz, eta batez ere galdetegia egiten ez nekiena ikasi dut, gehienbat nire klasekidearekin.

---------------------------------------------------------------

2015eko Urriaren 20a

 Hasteko, gaur zer egingo duguna azaldu du. Lehenik eta behin blog bat zer den eta zertarako erabiltzen den, nondik datorrela izena, dohainik dela...azaldu digu. Gero baita ere azaldu digu, normalean zerbait igotzen dugunean internetera eta leku publikoetan, ezabatzen ditugunean ze o zer geratzen da, hau da, rastroak geratzen direla.

Gero blog bat sortuko dugula esan digu eta horretarako guretzat interesgarriak diren gaien zerrenda bat egin dugu, hezkuntzarekin zer ikusirik zutenak batez ere. Niri asko kostatu zait gaiak pentsatzea, batzuk bururatzen zizkidaten baina ez ziren erakargarriak niretzat. Azkenean emozioei buruz egitea erabaki dut, oso garrantzitsua den gaia dela iruditzen zaidalako eta landu beharrekoa da txikitatik, gainera asko gustatzen zait emozioak eta sentimenduak lantzea.

Bloga egin dugu eta irakaslearekin batera gauzak aldatzen joan gara, azaldu digu nola egin etiketak, erlojua ipini, sarrera egitea, orrialde berriak sortzea, diseinua aldatzea... Hainbat gauza egin ditugu gure bloga martxan jartzeko. 

Klase oso interesgarria izan da, gauza asko egiten ikasi dut, nahiz eta pasaden urtean blog bat egin, 3 kide artean egin genuen eta ez nuen gogoratzen. Hurrengo klasean honekin pixka bat jarraituko dugula uste dut.

---------------------------------------------------------------

2015eko Urriaren 27a

Gaur klasea hasi dugu pasaden egunean egin genuena errepasatzen, etiketak, orrialdeak...

Hori egin eta gero, azaldu digu nola aldatu dezakegu perfila, koloreak, diseinua...baina nik eginda nuenez eta horrela gustatzen zitzaidanez, honela utzi dut bloga. Gainera esan digu nola ipini argazki bat tituluaren atzekaldean, eta argazki hori zein programekin modifikatu ditzakegu(paint, photoshop, picture managger...).

Jarraian, sarrera batzuk egin ditugu. Lehengo sarreran IKT buruzko bideo bat igo dugu Youtubetik, linka kopiatu gabe, hau da blogetik igota. 

Bigarren sarrera honetan, Youtubera joan gara eta hortik gure gaiari buruzko bideo bat aukeratu dugu, honetan linka kopiatu dugu eta gauza batzuk aldatuta, kopiatu dugu bloggean, HTML-an ipinita. 

Hirugarren sarreran ia gauza bera egin dugu baina honetan, bideo bat hartu ezean, Vimeo orrialdearen linka kopiatu dugu eta sarreraren hitz batean kopiatu dugu, hau da, hitz horretan klikatzean, orrialde horretara abiatzeko.

Eta gaurko saioan blogarekin bukatzeko, lizentziarena ikusi dugu, zein ikur ipini behar ditugu nahi dugun lizentziaren arabera.

Bigarren saioan, taldeka egingo dugun proiektu bati buruz hitz egin digu. Taldeak egin ditugu eta gero testu bat banaka irakurri dugu gero talde horretan komentatzeko. Gero beste testu bat irakurri dugu "Los jetas y los pasotas" deiturikoa, azken hau oso interesgarria izan da eta gainera pasaden urteko egoera bati gogoratu dit. 

Azkenik, taldeka jarri gara berriro eta proiektuarekin hasteko, lehengo taldeka fitxa egin dugu, non ipini behar genuen taldearen izenak eta ze rol egingo zuten bakoitza proiektu honetan, eta nire taldea akta egin du. 

---------------------------------------------------------------

 2015eko Azaroaren 10a

 Gaur klasean, testu bat landu dugu. Hasteko, paragrafoak sailkatu ditugu eta mailakatu ditugu eta eskema eman diogu testuari. 
Gero testuak nola lerrokatzen ditugu ikusi dugu, bai justifikatua, bai erdian... Bibliografiak, APA arauen arabera, alfabetikoki ordenatzen dira eta hori egin dugu baita, nahiz eta gu gure lanetan batzutan ez egitea, hau da, testuari forma eman diogu, bai letra, bai paragrafoak egiten, tituluari forma ematen..
Hori egin eta gero, zerbait txertatea ikasi dugu, hala nola, portada, orrialde zenbakiak, orrialde zuriak, formak, taulak, kolumnak...
Erreferentziaren aldetik, bibliografia eta aurkibideari buruzko gauzak egin ditugu. Eta azkenik, ortografia, hizkuntza, gramatika... errebisatu behar dugu.

Klasea bukatzeko, azaldu digun guztiarekin, testu bat modifikatu dugu, titulua ipintzen, letra aldatzen, jauzia egiten, aurkibidea ondo jartzen...

Bigarren klasean proiektuen taldekan ipini gara eta google site bat sortu dugu. Honetan, sarrera, aktak, emotekoak, eta proiektuaren aurkezpena orrialdeak sortu ditugu, eta idatzi dugu pixkatxo bat bakoitzean.
Hori egin eta gero nire taldekideak sites-era gonbidatu ditut haiek editatzeko bebai. 


---------------------------------------------------------------

 2015eko Azaroaren 17a

 Lehengo klasea hasteko, zer egingo duguna azaldu digu. Gero lanekin jarraitu dugu, mapa kontzeptuala egiten, kronograma... Hori egin eta gero lana hori gelditzeko esan digu eta best egauza batekin hasi gara.

Gaitasun digitalei buruzko bideo bat ipini digu, Jordi Adell-ek eginekoa, eta guztiak ikusi eta gero, gu berrikusi dugu gauzak argi geratzeko. Bideo honen burumapa egin dugu eta horretarako mindomo programa erabili dugu. Klasea bukatzeko, lanean haritu gara berriro.

Bigarren klasean, beste gauza batekin hasi gara. Lehengo gauza Delicious horrialdea ezagutu dugu, non linkak gordetzen dira. Bakoitza kontu bat zabaldu du eta linkak gorde ditugu, gutxienez 7 eta gehienbat gure gustokoak izan direnak. Honekin klasea bukatu dugu.

---------------------------------------------------------------

 2015eko Azaroaren 24a

 Gaur klasea hasi du gaurko eginekoak azaltzen. Hasteko 5.8 puntua egin behar dugula esan digu. Honetan gure proiekturako testuingurua bilatu behar dugu, eskola, maila... eta hau 3. ematekoa da. Hau azaldu eta gero lanean hasi gara.
 
---------------------------------------------------------------

2015eko Abenduaren 15a

Gaurko klasea aurkezpenak egiteko erabili dugu.
Lehenik eta behin, Josunerekin DALaren aurkezpena genuenak egin dugu guztion aurrean, eta berak galdera batzuk egin dizkigu. Horretarako, lehenengo saio osoa erabili dugu.

Hurrengo klasean, proiektuaren aurkezpenak egin ditugu, eta hauetan guztiok parte hartu dugu. Beste klasekideek hainbat ideia onak bota dituzte eta nire ustez, oso erabilgarriak eta interesgarriak gu irakasleak izatean erabiltzeko. 

Honekin klasea amaitu dugu eta klase honekin irakasgaia.

  

No hay comentarios:

Publicar un comentario