jueves, 17 de diciembre de 2015

AMAIERA

Aurreko sarrerarekin bukatu dut bloga, espero dut erabilgarria izatea zuentzat eta baita ere entretenigarria. Zuen kritikak eta iruzkinak jasotzeko prest nago.

Eskerrik asko irakurtzeagatik, eta gabonak direla eta, URTEBERRI ON!

Mireia.

IPUINAK

Hainebeste erraminta daude emozioak antzeko, bideoak, jarduerak, eta nola ez, ipuinak. Azken hauek, hainbat eratan landu daitezke, bai power point baten bidez, bai antzerki batekin, bai ahozko kontakizun batekin...

Nire ustez, umeentzako askoz erakargarriagoa da hauek bai ahoz bai argazki batekin badira, horregatik, sarrera honetan hainbat ipuin aurkezten dizkizuet uei baliogarria izanda espero.

BELDUR NAIZENEAN

HASERRE NAGOENEAN

TRISTE NAGOENEAN

lunes, 14 de diciembre de 2015

EMOZIOAK EZAGUTU ETA KONTROLATZEN IKASI

Oso inportantea da erlaxatzea eta kontzentratzen ikastea, horretarako irakatsi behar diegu umeei bere emozioak identifikatzen eta hauek kontrolatzen. Horretarako hainabt ariketa edo joku egin ditzakegu. Hemen bideo bat utziko dizuet non batzuk azalduta daude eta nire ustez oso erabilgarriak eta interesgarriak dira umeekin lantzeko.




jueves, 10 de diciembre de 2015

10 ESTRATEGIA ADIMEN EMOZIONALA LANTZEKO

Oso interesgarria iruditu zait Valeria Sabaterrek idatzitako artikulua. Honek 10 estrategia ematen digu umeekin adimen emozionala lantzeko. Artikulua gazteleraz dago, baina oso garrantzitsua iruditzen zait bertan agertzen dena.

Hona hemen artikulua: DIEZ ESTRATEGIAS PARA EDUCAR A LOS NIÑOS EN INTELIGENCIA EMOCIONAL

miércoles, 9 de diciembre de 2015

EMOZIOAK LANTZEKO JARDUERA

Oso garrantzitsua da lantzea emozioak umeekin. Horretarako, hainbat jarduera egin ditzakegu, hau lantzeko. Hona hemen pare bat proposamen hau lantzeko.

A) EMOZIOAK LANTZEKO JOLASA
Jolasaren izena
Emozioak

Iturria:
Jolas kooperatiboei buruzko liburua (Garaigordobil, 2007).

Jolasaren helburuak
Komunikazioa, kooperazioa, espresio emozionala eta sormen dramatikoa lantzea dira jolasaren helburuak.

Haurren adina
5-6 urteko adin tartea.

Partaide kopurua
Bikoteka jolasten da.

Materiala
Kolorezko kartoi meheak, emozio desberdinen aurpegien marrazkiekin, erditik moztuak. Emozioen kopurua partaide kopuruaren erdia izango da.

Deskribapena
1.         Hainbat emozio adierazten dituzten marrazkiak egingo dira, bakoitza kolore bateko kartoi mehe batean, erditik hainbat modutan moztuak. Emozio berberak errepikatzen badira, kolore desberdinetako kartoi mehetan egingo dira, modu diferentean moztuta. Marrazkien kopurua ikasle kopuruaren erdia izango da.

2.         Partaide bakoitzari emozio bat adierazten duen marrazkiaren erdia emango zaio. Horrela, jolasaren lehenengo fasean haurrak bere fitxa eskutan duela, bere marrazkiaren beste erdia duen partaidea aurkitu beharko du. Kartoi mehearen kolorea eta moztuta dagoen modua ezaugarri lagungarriak izango dira dagokion bikotea topatzeko.
3.         Partaide guztiek bere bikotea aurkitu dutenean, denak borobilean eseriko dira, eta bikoteka erdira aterako dira egokitu zaien emozioa antzezteko. Besteek, berriz, zein emozioz ari diren asmatu beharko dute.

Emozioen munduan murgiltzeko eta haurrei horiek identifikatzen laguntzeko, jolasean hasi aurretik baliagarria izan daiteke Ttarttalo argitaletxeko Pozikliburua (Van Hout, 2011), non marrazkien bidez oso modu egokian hainbat emozio irudikatzen diren.

Denbora eta espazioaren kudeaketa
 Jolas hau normalean “kolektiba” deritzona egiten den espazioan egin daiteke. 30 edo 45 minutu beharko dira jolasa burutzeko.

Hizkuntzaren inguruko berezitasunak (baldin badaude)
Emozioen hiztegia lantzeko balio du jolasak. Gainerako hizkuntzetan hiztegi hori lantzeko ere egokia izan daiteke.

Praktikan jarri ondorengo hausnarketa
Ez da praktikan jarri.


-----------------------------------------------------------------------------------------



4. JARDUERA:  “Hartza eta mapatxea lasterketetara jolasten” ipuina.
HELBURU ZEHATZAK:
-          - Besteon sentimenduekin enpatia izaten ikasi.
-          - Frustrazioaren aurrean jokatzen ikasi.
PROPOSAMENA:
Pertsonak nola sentitzen diren lantzeko, enpatia lantzen duen ipuin hau erabiliko da. Ipuin honetan hartza eta mapatxea lasterketara jolasten dute, baina hartzak ez du inoiz irabazten eta txarto sentitzen da.
Bere laguna, Mapatxeak ez ditu Hartzaren sentimenduak ulertzen, berari gauza bera gertatzen zaion arte. Umeei ipuin hau irakurriko zaie eta gero elkarrizketa sustatzeko irakasleak galdera ezberdinak luzatu ahal ditu:
  • Nortzuk dira protagonistak?
  • Zer gertatu zaio hartzari?
  • Zergatik haserretzen da hartza?
  • Uste duzue Mapatxeak jarrera egokia izan duela?
  • Zer ikasi duzue ipuinetik?
  • Zuei horrelako zer edo zer gertatu zaizue?
  • Besteak, beste.
EDUKIAK: Enpatia eta frustrazioa.
MATERIALAK: Ipuina.(Ikus II. Eranskina)
IRAUPENA: Haurren parte hartzea eta interesen arabera.

Ipuina: “Hartza eta mapatxea lasterketetara jolasten”.

        Udako arratsalde batean, mapatxea eta hartza zuhaitzen inguruan lasterketak egitera jolasten zuten. Hiru arte zenbatzen zuten eta ibaira korrika joaten ziren. Lasterketa ugari egin zituzten, baina Mapatxea beti irabazten zuen. Mapatxeak zuhaitzen zuloetan ezkutatzen dira eta hain azkar egiten zuen korrika, ezen Hartza iristen zenean, berak hurrengo lasterketarako deskantsatzen zuen. Hartza beti galtzen zuenez, nekatu egin zen eta haserre hauxe esan zion bere lagunari:

- Nik ere irabazi nahi dut! Zu beti lehena iristen zara!- oihukatu zuen Hartzak. Hartzak uste zuen bere lagunak bere haserrea ulertuko zuela.

        Baina ez zen horrela izan eta Mapatxea barre eginez zera esan zuen:  -Ni zu baino azkarragoa banaiz, ez da nire errua!- Hartza triste sentitu zen, bere lagunak bere sentimendua ulertzen ez zuelako eta jolasteari utzi zion.

        Momentu horretan Txakurra etorri zen, euren lagun mina. Lasterketak egiten ari zirela ikusita, haiekin jolastea erabaki zuen. Hartza lasaiago zegoenez, jolasteari ekin zion.

        Oraingo honetan, Txakurra irabazi zuen eta Mapatxea haserretu zen:-Nik irabazi nahi dut! Nik irabazi nahi dut!- Txakurra harriturik zera galdetu zien bioi:- Baina, ez zaudete jolasten? Joko bat da, zergatik haserretzen zarete? Garrantzitsuena ondo pasatzea da eta geure artean ez haserretzea. Lagunak zoriontsuak dira elkarrekin daudenean, nork irabazten duen axola gabe. Nahi baduzue, eskuetatik lotuko gara eta guztiok batera egingo dugu korrika.

        Momentu horretan Mapatxea Hartzaren sentimenduak ulertu zituen eta euren arteko laguntasuna garrantzitsuena zela ulertu zuen

jueves, 3 de diciembre de 2015

ZEIN DA AGERTZEN DEN EMOZIOA?

Sarrera honetan, bideo bat ipiniko dizuet joku moduan erabilltzeko. Hau, txikiak direnean erabil dezaegu.

Bideo honetan, hainbat pertsonai famatu desberdinak agertzen dira eta bakoitza modu desberdin batean sentitzen da. Ideia da, bideoa osoa ipintzea eta bigarren aldi batean ipintzea eta honetan bakoitzean gelditzea haiek zelan sentitzen den pertsonai hau esateko, eta horrela guztiak egin arte. Guretzat oso erraza izan daiteke, baina haientzat hain txikia izanda ez da hain erraza.

Espero dut baliagarria izatea.


lunes, 23 de noviembre de 2015

DEL REVÉS


Pelikula honetan oso ondo ikusten da nolako emozioak dituen ume batek jaiotzen den unetik, eta nola hauek kontrola ditzakete, eta haiek bere kabuz ikasten dute nola sentitzen diren une bakoitzean.

Peliula hau Del Revés deitzen da eta guztiok ikus dezakete, bai helduak bai umeak. Gainera online ikus dezakegu problemarik gabe.

Azkenik, nik irakaslea izanda, umeei ipiniko nizkie klasean uste dudalako haie identifikatuta sentituko direla eta bere gustokoa izango zela.